lunes, 30 de marzo de 2020

NATURA: ASTEKO LANA, ALERGIAK

Jarraian, ETB-ko bideo bat ikusiko duzue. Bideo honek ikastetxeko errealitatea islatzen du. Hau da, ikastetxe batean ikasle batek alergia edo intolerantzia bat baldin badu,  jantokietan, geletan … eskolan aurrera eraman beharreko pausuak azaltzen ditu.




Bideoaren galderak NATURA KOADERNOAN erantzun beharko dituzue. Horretarako hurrengo izenburua ipini: Alergenorik gabeko ikastetxea: bideoaren galderak. Gogoratu galderak ez dituzuela kopiatu behar, galderaren zenbakiarekin nahikoa da.

BIDEOAREN GALDERAK

  1. Bideoaren hasieran “menu bereziak” ikusten ditugu hozkailu barruan, hurrengo

egunean ikastetxera eramango direnak. “Menu berezi” horiek sortzeko, prozesu jakin

bat beharrezkoa da. Prozesu horri buruzko esaldiak ordenatu:

  • Menu berezia ikastetxera ailegatzen da.
  • Ikastetxeek menu berezien eskaera egiten dute.
  • Dietistek menu berezia sortzen dute alergia duen ikaslearentzat.
  • Dietistek eskaera jasotzen dute.
  1. Neskak, “menu berezi” bat erakustean, multialergiak kontzeptua erabiltzen du.
Zer esan nahi du kontzeptu hori? Aukeratu erantzun zuzena.


  • Ikasle batek alergia bat baino gehiago daukala.
  • Ikasle batek ez daukala inolako alergiarik.
  • Ikasle batek bakarrik alergia bat daukala. 
  1. Zeintzuk elikagai ezin ditu jan “menu berezi” hori jango duen ikasleak?

  1. Zure ustez, zergatik da hain garrantzitsua “menu berezi” horiek sortzea? 

  1. “Menu berezi” horiek jantokira ailegatzen denean, pausu garrantzitsu batzuk jarraitu
behar dira. Ordenatu pausu horiek:


  • Hozkailutik ateratzen ditu.
  • Ikasle alergikodunen lekura lehenengo eta bigarren platerra eramaten ditu.
  • Prestakuntza egiten dute. 
  • Jantokiko begiraleak berrikusi eta baieztatu behar du ikasle alergikodunen “menu bereziak”.

  1. Zure ustez, zergatik begiraleek lehenengo prestatu behar dute ikasle alergikodunen
“menu bereziak” ?

  1. Geletan, irakasle batek ikasleek klarionari alergia izan ditzaketela azaltzen du.
Zein neurri hartzen du ikasleak babesteko?

  1. Ikasle batek erreakzio alergiko gogorra pairatzen badu, irakasleok zer izan beharko
genuke botikinean?

  1. Azkenean, neskak arrautzarekin erreakzio alergiko gogorra baldin badu,
adrenalina hartu behar duela azaltzen du. Zer egin behar du adrenalinarekin?

  1. Zure ustez, zergatik da garrantzitsua alergenorik gabeko ikastetxe bat sortzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LAUKIEN SAILKAPENA